`Baserrira goazĀ“ Android eta iOS gailuetarako app doain bat da, 14 eszenako istorio batez osatua, non eguneroko objektuak agertzen diren, zeinak igurtzerakoan interaktiboak diren, soinua igortzen baitute eta mugitzen baitira. Helburua, beraz, euskal lehen hitzetara hurbiltzea da, 18 hilabete eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendua beraz.

Istorioak kontatzen du Monikeren eta Joanesen bizitzako egun bat, aitona-amonaren baserrira txangoa egiten duten bi haurrena. 14 eszenen bitartez aitona-amonarekin eguna nola pasatzen duten ikus dezakegu.

Aplikazioak bai Windows bai Mac ekipoetan deskargatzeko aukera ematen du. Halaber, HTML5 bertsio bat dago irisgarri edozein web-nabigatzaile modernotik. Hori guztia goazbaserrira.com-en irisgarri.

Arazoren bat baduzu aplikazioarekin baserriragoaz.com webgunean harremanetan jar zaitezke.

Nabigatu aplikazioko eszena eta pantaila desberdinen artean modu sinplean, alboko gezietan klik eginez.

Jaitsi

iOS

Mac

Web

Windows

Android

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin egindako proiektua.